Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzendutako sukaldaritza tailerra eskainiko du Zigor Iturrietak datorren ostegunean, azaroak 28, Portalen. Gosari eta merienda osasuntsuak prestatzen ikasteko aholku eta errezetan emango ditu sukaldari ezagunak. Saioan parte hartu nahi dutenek azaroaren 26a baino lehen eman beharko dute izena Portalen eta bi euro ordaindu beharko dituzte. Parte hartzaile kopurua mugatua denez, lehenbailehen izena ematea komeni dela azaldu dute antolatzaileek.