Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bost kasu positibo detektatu dira Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak kaleratu duen txosten epidemiologikoaren arabera asteburuan zehar Zestoan. Pasa den astelehenetik gaurrera asko igo da intzidentzia tasa. Orduan, 642,01ean genuen eta astebete beranduago 924,5ean gaude.
Astebeteko denbora tartean 21 kasu positibo detektatu dira gurean. Pasa den asteartekoa izan zen kopururik altuena 10 kasu positiborekin.