Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Sei ataleko umorezko fikzioa da. Ostegunero atal berri bat ikusteko aukera izango da, 22:30ean hasita.
‘Beti Mugan’ telesaila estreinatuko dute gaur iluntzean EITB1en. Sei ataleko umorezko fikzioa da, eta koronabirus kasurik ez duen herri batean girotuta dago. Amancay Gaztañaga eta Mikel Ibarguren aktore zestoarrak dira protagonistak Elena Irureta, Itziar Aizpuru, Miren Gaztañaga, Mikel Laskurain, Iker Galartza eta Xabi Lópezekin batera. Pausoka ekoiztetxeak sortu du telesaila eta Jabi Elortegik zuzendu du. Sei atal ditu eta ostegunero atal berri bat ikusteko aukera izango da iluntzeko 22:30ean hasita.