Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi berri dituen datuen arabera, azken astean bost lagunek eman dute positibo herrian eta intzidentzia tasa 333,85ean kokatu da -joan den astean 308,17 kasukoa zen-.
Eskualdeko gainerako herritan ere positibo kopuruak gorantz jarraitzen dute. Azpeitian eta Zarautzen atzeman dituzte kasu gehienak: 116 kasu Azpeitian eta 96 Zarautzen. Azkoitian, berriz 29 positibo zenbatu dituzte, 22 Aian, 18, Zumaian, 11 Getarian eta launa Errezilen eta Aizarnazabalen.