Zilarrezko bi domina lortu dituzte Ertxiñako ikasleek Andoaingo Piano Jaialdian
Danbolin— 2022-02-18
Otsailaren 13an ospatu zen Andoaingo XVII. Piano Jaialdia. 800 ikaslek baino gehiagok hartu zuten parte. Ertxiña Musika Eskolako Maddi Ocerin eta Mirari Aldalur ikasleek partu hartu zuten jaialdian eta zilarrezko domina banarekin itzuli ziren Zestoara.