Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ostegunean hasi ziren festak Endoian. Auzo afaria eta erromeria izan ziren Manex eta Erkizirekin eta ostiralean, berriz, bertso afaria Mendiluze eta Zubeldiarekin. Larunbatean umeen txanda izan zen. Jolasen ondoren txokolateaz gozatu zuten bai eta pottokez ere. Dantzarako aukerarik ere ez zen falta izan.
Atzo, igandez, eman zitzaien jaiei amaiera. Mezaren ondoren Itziarko dantzariak izan ziren eta ondoren Iago Magok haur eta heldu txunditu zituen ikuskizuna eskaini zuen. Bazkariaren ondoren, herri kirolak eta Lopeneren zezen eta pottoken txanda izan zen. Eta jaiak dantzan amaitzeko, erromeria LarraƱaga trikitilariekin.