Albisteak
Arroila jaitsiera egiten izan da herritar talde bat
— 2022-06-06Agiro mendi klubak antolatuta, Arroila jaitsiera egiten izan da herritar talde bat Sierra de Guaran (Huesca).
Parte hartzaileek bidali digute irteeraren kronika eta argazkiak:
Ostirala 3
16:30 Gurutzean denok elkartu eta Rodellar herrira abiatu ginen.
21:00 aldea iritsi, afari paxara egin (baita parre mordo bat ere) eta lotara.
Larunbata 4
Goizeko 6rak aldea jaiki, gosaldu eta Mascun Superior izeneko arroila egitera joan taldeko 7 lagun. Eguraldi “ikearriya”. Gainontzekoak 9ak aldera mendi buelta bat egitera atera ziren.
Arroilan umeak bezala disfrutatuta, arratsaldeko 15:30ak aldea berriro kanpinera. Beste 4 lagunekin batera zerbait jan, igerilekuan bainua hartu eta derrigorreko zerbezatxoa hartzera terraza batera. Arratsaldeko 18:00ak aldera, laino ilun ilunak gerturatzen ikusita, afaritara, goizo xamar, danok ere nekatuta gaude eta.
Igandea 5
Goizeko 7etan jaiki, gosaldu eta Las Almunias herriko albergera joan, materialak hartzera. Bertan ezagutu genuen Paco Burgos, gure gidaria izango zena. Handik joandako 11 lagunak Oscuros de Balcés arroila jaistera. Bertan berriz ere gozatu eder bat hartu, kotxerako bueltako aldapan berotu bat hartu eta etxe aldea.
Orokorrean oso balorazio positiboa egin dugu danon partetik; oso ondo pasa dugulako eta min handirik hartu gabe ibili garelako eta jada datorren urtean berriro joateko amorratzen.
Hemen argazkiak:
Argazkiak: Agiro mendi kluba
Egin zaitez bazkide