Albisteak

150 ikusle bildu dira antzerki asteko lehen asteburuan

“Haykio” antzezlana (Argazkia: Eromen Produkzioak)

Ostiralean hasi zen Zestoako Antzerki Astearen hamargarren edizioa. Eromen Produkzioak taldearen Haykio antzezlanak eman zion irekiera asteari, eta sekulako arrakasta izan du. Ostiralean eta larunbatean hiruna pase egin zituzten Eromeneko aktoreek eta pase bakoitzak 25 pertsona bildu ditu. Sarrera guztiak salduta, asteburuan, 150 pertsona bildu dira guztira Caravan Parkeko aretoan. Gaur, arratsaldeko 20:30ean, Bidaide antzezlana ikusteko aukera izango da eta antolatzaileek azaldu dute oraindik sarrera gutxi batzuk gelditzen direla.

Hona hemen aste osoko egitaraua:

  • Ekainak 24 eta 25: Haykio – Eromen Produkzioak. Hiru funtzio eskainiko dituzte 20:30ean, 21:45ean eta 23:00etan, Caravan Park-en. (sarrerak agortuta)
  • Ekainak 27: Bidaide. 20:30ean, Caravan Park-en. (Sarerrak erosi)
  • Ekainak 28: LGHBT+ egunaren bueltan, Zergatik ez hitz egin Martinari buruz? hizketaldia. 20:30ean, Caravan Park-en. (Izena eman)
  • Ekainak 29: Hiru Kortse, azukre asko eta brandy gehiegi. 20:30ean, Caravan Park-en. (sarrerak agortuta)
  • Ekainak 30: Lur. 18:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian. (Sarrerak erosi)
  • Uztailak 1: Inork espero ez duenaZestoako antzerki eskolako haur eta gaztetxoen eskutik. 18:30ean, Kultur Etxeko areto nagusian. (Sarrerak Turismo bulegoan)
  • Uztailak 2: Eresia. 20:30ean, Caravan Park-en. (Sarrerak erosi)
  • Uztailak 3: Sexberdinak. 20:30ean, Caravan Park-en. (sarrerak agortuta)



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide