Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Igandeko txistularien alardea kiroldegian izango dela jakinarazi du Udalak. Arratsaldeko 19:00etan hasita, ikuskizun bikain batez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Hainbat artista izango dira emanaldian. Jagoba Astiazaran bakarlari gisa arituko da, Eider Iraola eta Aizpea Aristi kantuan eta Eider Mendizabal aretoko dantzan. Zestoako batukada taldeak eta Itxaropena dantza taldeak ere hartuko dute parte saioan. Herritik kanpoko gonbidatuak ere izango dira bertan; esaterako, Zumaiako San Pedro abesbatza eta EƱaut Elorrieta eta Roberto Moso abeslari ezagunak.