Albisteak
Festetan gertatzen diren eraso matxistei aurre egiko informazioa banatuko du gaur Udalak Erdikalean
— 2022-09-02Festa eremuan gertatzen diren eraso matxistei aurre egiteko asmoz, informazioa banatuko du Udalak gaur, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Erdikalean. “Uda honetan Euskal Herriko herri desberdinetako festa zein jai giroko eremuetan gertatu diren emakumeenganako eraso berriak beldur eta kezka puntu bat ekarri dute gizartera. Gurean ere larritasuna nabari da eta horregatik udalak lasaitasunera deitu nahi du. Denok aske sentitu behar dugu kalera irten eta festak gozatzeko”, adierazi du erakundeak.
Bestalde, Udalak jakinarazi du Itaiak Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak erasoen aurkako protokolo bat eta indarkeria matxistari aurre egiteko asanblada bat sortu dituela. Udalak ekimen horrekin bat egiten duela gaineratu du eta bere baitan erakundeak dituen baliabidea Itaiaren esku utzi dituela nabarmendu du.
Horrekin batera herritarrei gogorarazi die eraso bat ikusi edo pairatu badute, honako telefono zenbakiak daudela eskuragai:
ITAIA-Indarkeria matxistari aurre egiteko asanblada: 688 689 370
SATEVI (24h): 900 840 111
SOS deiak(24h): 112
Udaltzaingoa: 656 784 867
Gizarte Zerbitzuak: 943 147 132
Ertzaintza: 943 083 780
Egin zaitez bazkide