Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

“Antton Ao povo” herri ekimeneko kideek antolatuta, argazki jendetsua atera dute gaur eguerdian plazan. Aizpea Aristik testu bat irakurri du Ortzi Alberdiren gitarra soinuak lagunduta. Ondoren, herri bazkaria izan da eta lagun mordoxka elkartu da bertan.
Arratsaldeko 18:00etan Ondarbasoko igoera hasiko da, eta ondoren, herriko batukadako taldeak kaleak alaituko ditu. Iluntzeko 22:00etatik aurrera, Etxekalte, Rodeo eta Vulk taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da plazan. Egunari amaiera biribila emateko Dj Elbak saioa eskainiko du.