Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Andoni Galarraga Sopas getariarra omendu zuten iragan ostiralean Iraetako futbol zelaian. Getariarrarekin futbolean aritutako lagunek eta Zestoa eta Getaria klubetako egungo taldeek partida bana jokatu zuten. Partiden aurretik, lore eskaintza hunkigarria egin zitzaion familiari eta bikotekideari. Ondoren, minutuko isilunea egin zuten Galarragaren omenez eta gurasoek ohorezko sakea atera zuten.
Argazkiak: Joxema Azpeitia