Albisteak

Joseba Riosen hitzaldia izango da gaur Arkeologia Astearen baitan

Gaur emango zaio hasiera Arkeologia Asteari Joseba Rios Giza Eboluzioari buruzko Ikerketa Zentro Nazionaleko arkeologoaren hitzaldiarekin. Riosek indusketa kanpaina oso emankorra zuzendu du Amaldako haitzuloan. Gipuzkoan oso gutxi dira neandertalen presentzia frogatua izan den aztarnategiak, eta hau da horietako bat. Bertan, Erdi Paleolitoan ondo kontserbatutako okupazio-maila dagoela egiaztatzen duten faunaren laginak eta harrizko industriaren aztarnak berreskuratu dira. Amaldako aztarnategiko gai interesgarri eta eztabaidatuena argitzen saiatuko da Rios: bertan aurkitutako fauna-aztarnen jatorria. Neandertalek ehizatutakoaren aztarnak diren ia esklusiboki edota aztarnategia beste animalia haragijaleen zulo bat zen, gizakiek noizbehinka erabiltzen zutena, alegia.
Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan izango da Alonderon.

Josebari egindako bideo elkarrizketa hemen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide