[ARGAZKIAK] Pio Baroja oroitzeko ibilbidea gidatu du Fernando Arzallusek eguerdian
Danbolin— 2022-12-28
Pio Baroja (1872-1956), idazle eta Zestoan mediku izana jaio zela 150 urte bete dira gaur, eta hori dela eta, “Aztarka zuzenean” bisita gidatua eskaini du Fernando Arzallusek eguerdian. Herrian zeharreko ibilaldia eginez, orduko Zestoa hobeto ulertzeko informazio historiko interesgarriaz gain, Pio Barojak aipatzen dituen pertsonen inguruko argibideak eman ditu Arzallusek. Nagusiki Piori berari utzi dio “hitz egiten”, haren liburuetatik Zestoarekin lotutako pasarteak irakurriz. Arzallusen esanetan, Baroja “orduko jende xehearen zailtasunekin eta atsekabeekin konprometitua zegoela, eta Zestoa asko maitatzen zuela” ikusten da bere lanetan.