Albisteak
Haurren danborradaren inguruko hausnarketaren aurkezpena izango da asteartean
— 2023-04-21Datorren asteartean, apirilak 25, haurren danborradaren inguruan egindako hausnarketaren harira, maiatzaren 3an, Santakutz egunean ospatuko den danborradan izango diren aldaketen berri emango dute Alonderon. Bilera 18:00etan hasiko da, eta herri eskolako eta Udaleko ordezkariak ere bertan izango dira.
Pasa den urtean hainbat aldaketa izan ziren haurren danborradan, hala nola danborren eta barriken konpainiak koloreka antolatu ziren genero bereizketarik gabe, eta banderen taldeari uniformetasuna eman zitzaion Itxaropena dantza taldeko kideen laguntzari esker.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide