Maite dugun auzoherria
EH Bildu Zestoa— 2023-05-11Zestoako EH Bilduk aurkeztu duen zerrendak gure udalerriaren lurraldetasuna islatzen du, auzoherri izaera. Hautagaitza osoaren ia erdia auzotarrek osatzen dute eta aurreneko sei hautagaien artean hiru bizi dira auzoetan.
Zerrendan duten hurrenkeraren arabera, hauek dira auzoetako hautagaiak:
Lorea Ilundain, Arroa Behea.
Aitor Ossa, Arroa Behea.
Iñaki Odriozola, Aizarna.
Beñat Arakistain, Arroa Goia.
Marijo Azkue, Lasao.
Amane Arrue, Aizarna.
EH Bilduk datozen lau urteetarako dituen asmoen eta programaren inguruko informazioa jasotzeko, Udalak eta auzoek izan beharreko harremanez eta, oro har, egitasmoez hitz egiteko, bihar, maiatzak 12, izango dugu lehen hitzordua: Arroa Beheko Elkargunean izango dira hautagaiak, 18:30ean.
Egin zaitez bazkide
