Albisteak
Auzoetako festak pasata, herriguneko festen esperoan dira zestoarrak
— 2023-08-16Auzoetako festak ospatu dituzte uztailean eta abuztuan. Narrondoko jaiek hasten dute zikloa uztaila hasieran, eta Aizarnako amabirjinek ixten dute abuztua erdialdean. Tartean, Arroabea, Arroagoia eta San Lorente auzoetako festak ospatzen dira. Jai guztietan giro ezin hobea nagusitu dela nabarmendu behar da, izan ere, bertaratu direnek askotariko ekintzekin gozatzeko aukera izan dute.
Auzotako jaiak atzean utzita, herriguneko festen esperoan daude jada herritarrak. Amabirjinak irailaren 7tik 10era bitartean ospatuko dira, baina egun horiek iritsi aurretik, izango da zer ospatu herrian. Abuztuaren 26an, Manitu eta Leize taldeek kontzertu bana eskainiko dute plazan. Irailaren 2an, berriz, gazte eguna ospatuko da, eta egun horretan, Ondarbasoko igoera, Antton Ao Povo herri bazkaria, eta Lin Ton Taun eta EH Sukarra taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste. Hilaren 3an, jubilatuen eguna izango da.
Hemen auzoetako festak utzitako irudi onenak:
Egin zaitez bazkide