Albisteak

Sei kontzertu bilduko ditu aurten Gurea Kultura ekimenak

Egitarau oparoarekin dator aurtengo Gurea Kultura ekimena. Zezenketa garaian herritarrei alternatiba bat eskaintzeko helburuarekin jaio zen egitasmoa 2018. urtean, eta ordutik hamarnaka lagun biltzen dira zezenketa garaian estazio zaharrean.

Aurten sei talde igoko dira estazioko oholtzara. Ostiralean, hilak 8, zestoarrek hartuko dute eszenatokia, izan ere, herriko hiru taldek eskainiko dituzte emanaldiak: Inoiz ez, Ezpalak eta Rodeo izango dira bertan. Igandean izango da bigarren kontzertu sorta, eta egun horretan, Arima, Sofa eta Lukiek taldeen musikarekin gozatzeko aukera egongo da.

Zozketa

Egitasmoa bultzatzeko dirua lortzeko asmoz, herriko sortzaileen produktuekin osatutako otarra zozketatzen ari dira Gurea Kultura ekimeneko antolatzaileak. Ostiralean eta igandean estazio zaharrean izango da zozketan parte hartzeko txartelak erosteko aukera. Horrez gain, kuadrillen arteko paella janean ereĀ  salduko dituzte txartelak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide