Albisteak

“Kursaal eskura” egitasmoaren baitan, zestoarrek Jordi Savall & Le Concert des Nations-en kontzertura joateko aukera izango dute

Aurreko zenbait alditan bezala, oraingoan ere Kursaal eskura egitasmoan parte hartuko du Zestoako Udalak. Kursaal Eskura proiektuak Kursaal Zentroak antolatzen dituen zenbait kontzertu eta ikuskizun interesa duten lagunen eskura jartzea du helburu eta, hori lortzeko, doako autobus zerbitzua eskaintzen du. Oraingoan, honako kontzertura joateko autobusa antolatu da:
“Los elementos y las furias” Jordi Savall maisuaren proiektu berria da, Le Concert des Nations orkestra-taldearekin Gluck, Haendel eta Rameauren obrak, XVIII. mendeko orkestra-musikako gaualdi batean, herrialdeko musika-erakundeetako baten eskutik. Emanaldia Kursaal Auditorioan izango da azaroak 14, asteartean, arratsaldeko 19:30ean.

Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orrian erosi beharko dute kontzerturako sarrera: [www.kursaal.eus]www.kursaal.eus. Behin sarrera erosita, nahitaez, euren autobuseko tokia erreserbatu beharko da Zestoako Udaleko kultur teknikariarekin harremanetan jarriz: 943 147010 (luzapena 8) / 688 735 652 / kultura@zestoa.eus. Autobusa GI-631 errepideko geralekuan hartuko da, 18:30ean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide