Albisteak
Gaztain erre eguna ospatuko dute Arroabean
— 2023-11-29Datorren igandean, abenduak 3, euskararen eguna dela eta ostiral honetan, abenduak 1, Gaztaina erre eguna ospatuko dute arroabearrek.
Ezkaizto auzo elkarteak arratsaldeko egitaraua antolatu du. 17:00etan hasita Barbantxo saioa izango da haurrentzat elkargunean. Beti bezala aldez aurretik izen eman beharko da 688684029 telefonora deituta. 18:30ean gaztaina erre jana egingo da frontoian eta ondoren kantu poteoa eginez girotuko dute auzoa.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide