Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.


Goialdeko langileak geldialdian
Joan den astean, astelehen eta asteartean, hasi ziren paroiak egiten eta gaur goizean ere kalera atera dira. Geldialdian parte hartzen ari zen langile batek azaldu duenez, enpresaren ordezkaritza hitzarmena sinatzeko hitzorduak lotzea oztopatzen ibili da. Azkenik, bihar enpresako gerentziarekin bilera egingo dute eta asteazkenean langileen batzarra. Ordurako ez badituzte nahi dituzten baldintzak lortu, LAB eta ELA sindikatuen babesarekin, ostegunetik aurrera greba deia egitea erabaki dute.