Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Otsailaren 4an ospatu zen Andoaingo XII. Piano Jaialdia. Zestoako Ertxiña Musika Eskolako ikasle diren Oihane Alberdik, June Karrerak eta Ioritz Agirrek parte hartu zuten piano jaialdi horretan. Gainera hiru ikasleak sarituak izan ziren, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu baitzituzten.
Andoaingo Piano Jaialdia Andoaingo Udalak eta Deiadar Elkarteak antolatutako piano jaialdia da. 18 urte arteko pianojoleek hartu dezakete parte jaialdian. Hiru mailatan banatzen da jaialdia: 11 urte artekoak, 14 urte artekoak eta 18 urte artekoak.
IRUZKINDU