S.O.S. Oleta eta Izazpi
— 2023-12-30Mehatxua zena gauzatzeko arriskuan dago. Capital Energy enpresak Buruzai proiektua aurkeztu berri du eta, gelditzen ez baditugu, lau haize errota erraldoi eraikiko dituzte Oletatik Izazpiraino, parean harrapatutako dena suntsituz (landaredia, fauna, kultur-ondarea eta Oletako eta Izazpiko gurutzeak barne).
Erokeria hau gelditzeko garaiz gabiltza. Alegazioak aurkezteko epea dagoeneko zabalik da. Egun gutxi ditugu testua aurkeztu eta proiektua gelditzen serio saiatzeko. Azkoitiko eta Azpeitiko udalek bere kasa utzi dituzte gure mendiak, Capital Energyren diru-gosearen hatzaparretan. Hilabete luzez mugitu gabe eta ahotsik altxa gabe egon dira, enpresari abantaila ematen. Horren aurrean, herritarren indarra geratzen zaigu bakarrik udalei presioa eragin eta, gutxienez, alegazioak aurkez ditatzaten bultzatzeko.
Erakutsi zure desadostasuna eta defendatu gu denona dena eta horren kuttuna duguna: mendia. Proiektu eolikoak ez dira irtenbidea, beraiek hala saldu nahi badigute ere, gezurra da mendiak industrializatuta industrializazioaren kalteak konponduko direnik. Energia berriztagarrien alde gaude, baina ez horrela!!
Egun hauetan aukera aparta daukagu horretarako. Mendi gailurretan central eolikoen aurkako aldarriak lau haizetara zabaltzeko deia egin dute Euskal Herri osoko talde ugarik, tartean gure bailarako hainbat taldek ere.
Adi deialdiei!!!
Abenduak 31:
Urtarrilak 1:
GUZTION ARTEAN LORTUKO DUGU!!! MENDIAK ASKE!!!
Jarraian alegazioak:
- “Jendaurreko informazioa. Espedientea: 20-GE-Y-2021-00017”.
- “Jendaurreko informazioa. Espedientea: 20-GE-Y-2021-00017”
Egin zaitez bazkide