Albisteak

44. Herri Krosa, Iñaki Irureta Memoriala jokatuko da martxoaren 17an

Martxoaren 17an Zestoako 44. Herri Krosa Txapelketa burutuko da, Iñaki Iruretaren omenez. Zestoako Atletismo Klubak Udalaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi hau San Jose egunarekin bat egiten duen urteroko tradizioa da. Haurrentzako lasterketak 10:00etan hasiko dira, eta lasterketa nagusia 11:30ean. Korrikalari helduek bi distantziaren artean aukera dezakete: 2,6 kilometro edo 8,5 kilometro, eta inskripzioa zabalik dago herrikrosa.eus webgunean.

Gainera, Herri Krosa prestatzeko, Zestoako Atletismo Klubak taldekako entrenamendu irekiak antolatu ditu martxoaren 3an eta 10ean. Entrenamenduak 10:00etan hasiko dira kiroldegiko ataritik eta herritarren parte-hartzea sustatzea dute helburu.

Antolatzaileek “kros hau aurrera eraman ahal izateko diru laguntza ematen duten herriko enpresa, denda, guraso elkarte eta herriko elkarteei” eskerrak eman nahi izan dizkiete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide