Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Apirilaren 20an Zestoa-Urepele ibilbideari hasiera eman zioten Agiro mendi klubekoek Udalaren babesarekin. Lehenengo zatia, Andoaindik Goizuetara lehenengo eta orain bigarren zatiari ekingo diote, Goizuetatik Labaienera.
Irteera maiatzaren 11n, larunbatean, izango da eta Goizuetatik Labaienera bitarteko 23 kilometroko mendi ibilbidea egingo dute bertan. Goizuetara zuzentzeko, Gurutzetik goizeko 7:30ean aterako dira. Labaienen bazkaria antolatuko da, ondoren itzulera arratsaldeko 17:00etan izango da. Izena kiroldegian eman behar da maiatzak 8, asteazkena, bitartean eta 10 euroko ordainketa egin beharko da izena ematerako orduan. Bazkariaren prezioa aparte ordaindu beharko da.