Albisteak

“Gai ziren eta gai gara”, Xalbador eta Uztapide lehiatu ziren gaiekin bertso saioa egingo da ekainaren 1ean

Zestoa-Urepele senidetza ekitaldien artean “Gai ziren eta gai gara” bertso-saioa antolatu du Udalak. Ekainaren 1ean izango da emanaldia, Zestoako kiroldegian, 17:30ean.

1967an Xalbadorrek eta Uztapidek jokatutako Bertsolari txapelketa nagusiko finaleko gaietatik abiatuta egingo dute bertsotan, Maialen Lujanbio, Saioa Alkaiza, Alaia Martin, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal eta Aroa Arrizubietak bertsolariak. Amaia Agirre eta Xalbat Alzurgaraien izango dira gai jartzaileak.

Sarrerak aldez aurretik erosteko Turismo Bulegoan egongo dira salgai eta egunean bertan lehiatilan, 10 euroren truke.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide