Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Frontoia eraberritzeko lanak amaituta, inaugurazioen egitarauarekin amaitzeko, gaur, binakako bi pilota partida eder ikusteko aukera izan da kiroldegiko frontoian. Lehenengo partida Jaka eta Eskirozek irabazi dute eta 20 tantoan gelditu dira Elordi eta Bikuña. Bigarrena, berriz, Artola eta Imazek irabazi dute, P. Etxeberria eta Zabaleta zortzi tantoan utzita.
Haurrek bazuten pilotarien autografo eta argazkiak lortzeko afana. Giro bikaina izan da orokorrean bi partidatan zehar eta frontoia ere goraino bete da. Pello Gerenabarrenari tokatu zaio, 2629 zenbakiarekin, Araneta jatetxeak eskanitako bi lagunentzako otordua.
