Albisteak
Urepele eguna ospatuko da ekainaren 15ean eta bazkarirako txartelak salgai daude jada
— 2024-06-03Ekainaren 15ean, larunbatez, Urepele eguna ospatuko da. Zestoa – Urepele senidetze egitasmoaren baitan, egun osoko festa izango da herrian.
Agiro Mendi Taldeak, jubilaturekin batera bazkari herrikoia antolatu du, egun horretan parte hartu nahi duten guztientzat. Bazkarirako txarteleko 15 euroko kostua izango dute eta sarrerak Portalen salgai egongo dira ekainaren 12 arte.
Urepele eguneko egitaraua:
08:00:Zestoa XXII. Ibilaldi Neurtua, 15km plazatik abiatuta. (Aurrez izena eman behar da)
10:00: Txistularien diana.
11:00: Urepeldarren etorrera.
11:00 – 13:00: Urepeleko eta Zestoako ekoizle eta artisauen azoka.
12:00: Kika Txaranga kaleetan zehar.
14:30: Herri bazkaria plazan, bertsolariekin. (Bazkariko txartelak portalen salgai 15 euro).
Bazkal ondoren: Kantaldia plazan.
18:00: Urepeldarren itzulera.
Egin zaitez bazkide