Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bihar Zarauzko Triatloia ospatuko da eta ondorioz GI-631 errepidea Zumaiatik Zestoarako noranzkoan itxita egongo da 14:30etik 18:00etara. Zestoatik irteteko, Zumaiako noranzkoan irekita egongo da. Beste noranzkoan joateko honako saihesbideak erabili beharko dira: AP-8 autopistatik, Itziar-Endoia edo AP-8 autopista Elgoibar-Azkoitia-Zestoa.
Bestalde, GI-2633 errepidea Zarautz eta Iraeta bitartean itxita egongo da aipatutako ordu tarte horretan. Horren ordez, AP-8a erabili daiteke uneoro.
Honen ondorioz, AP-8a erabili behar dutenei tiket bat emango zaie zerbitzua doan izan dadin.