Albisteak

[ARGAZKIAK] Karmenetako herri bazkarian giro bikaina izan dute Arroabean

Lanak pixka bat banatze aldera berrikuntza txiki bat izan du aurtengo herri bazkariak; aurreneko aldiz parte hartzaile bakoitzari plateraren azpian zeregin bat jarri zaizkio. Gauzak horrela, giro ederrean prestatu eta jan dituzte paellak. Sari banaketa egirako orduan, itxura onena zuen paellaren saria Jabier Centeno eta Cesar Martinek lortu dute eta paella onenaren saria, berriz, Luis Mari Lazkano eta Imanol Urbietak. Bazkari ondorenean kantuan egin dute mahai bueltan.

Arratsaldeko zazpietan “Tocan 2 La Polla” musika taldea izango da eta gaueko 23:00etatik aurrera Sukena, Tapia eta Leturia Band, eta Bad Sound Sister taldeen kontzertuak izango dira.

Bihar amaituko dira festak ondorengo egitarauarekin:

Uztailak 21, igandea
10:00 Idiakaitz txistulari taldea
12:00 Umeen dantza emanaldia
13:00 “Munduko platerak”
17:00 Patata tortila lehiaketa
18:00 Buruhaundiak
19:00 Izer eta Alabierrekin erromeria
22:00 Bandera Jaitsiera

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide