Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Urtero legez Arroabeko Karmenek pasa diote erreleboa Arroagoiari eta bihar, asteazkenean, Santio bezperan, botako dute txupinazoa hauek. Asteazkenetik larunbatera bitartean askotariko ekintzak izango dira adin guztietakoentzat. Jarraian egitaraua:
24, asteazkena. Santio bezpera
20:00 txupinazoa. Jarraian trikipoteoa.
21:00 herri afaria trikitiarekin alaituta.
23:30 erromeria Obaneuke taldearekin. Tartean dantza bikote lehiaketa
03:00 Dj Patx.
25, osteguna. Santio Eguna
11:00 tortila eta sagardo lehiaketa. Tortilak 10:30erako aurkeztu behar dira.
12:00 Esku pilota partidak:
Naroa Gastiain-Uxue Egaña, Laia Gastiain-Naira Otañoren aurka.
Unai Lizarralde-Ioritz Agirre, Aiert Uria-Aritz Alonsoren aurka.
18:30 Herri Kirolak, Akulu eta Danel Olano bertsolariek alaiturik.
Aizkoran, Iñaki Azurmendi eta Aratz Mugerza harri jasotzen Elene eta Udane Ostolaza eta Imanol Royo “Artain”.
22:30 argazki proiekzioa.
23:00 Izer eta Alabier trikitilariekin dantzaldia.
26, ostirala. Santa Ana eguna
11:00 Meza nagusia.
Ondoren jubilatuentzako hamaiketakoa eta Bingoa.
17:30 bakarrizketa Ion Martinez “Txiki”ren eskutik: “40 urte eta aldapan beheraniek”.
19:00 herritarren arteko kirolak.
23:00 erromeria Etxebarria aita-semeak taldearekin.
01:00 Dj Olber.
27, larunbata
11:00 Tolareko igoera.
12:00 Altxorraren bila.
14:00 Umeen bazkaria.
16:30 Ume jolasak.
17:30 apar festa. Jarraian, txokolatada.
23:00 Joselu Anaiak taldearekin erromeria.
Tartean otarraren zozketa eta argazki lehiaketako irabazlearen jakinaraztea.
02:00 Dj Olber.