Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Abuztuaren 31ean ospatuko da XXXVII. Ondarbasoko igoera. Aurten goizean izango da proba, 11:00ak inguruan hasita.
Antolatzaileek jakinarazi dute igoeran parte hartzeko epea zabalik dagoela. Txirrindulariek Koiote eta Portale tabernetan edota 667343245 edo 661 39 13 36 telefono zenbakietan dute izena emateko aukera. Federatuak ez dauden txirrindulariak NANaren kopia bat eman beharko diete antolakuntzari, lasterketaren egunerako asegurua egiteko. Izena emateko azken eguna abuztuaren 23a izango da.
