Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

San Lorentzo eguna ospatu dute gaur goizean San Lorente auzoan. 11:00etan meza izan da inguruko hildakoen alde, eta ondoren, hamaiketako ederra egin dute bertaratu direnek. Jarraian, Lopeneren poniak atera dituzte ermita aurrera. Goiza borobiltzeko, Joxe Maria Iriondo Akulu eta Danel Olano bertsolariak aritu dira kantuan. Giro ezin hobea nagusitu da auzoan, eta eguraldiak bikain lagundu du.
Arratsaldean festak jarraituko du, Eñaut Elorrietaren kontzertua izango da 18:00etan.
