Albisteak

[EGITARAUA] Bete-betea dator asteburua

Herriko festen aurreko asteburua gainean dugu eta izango da zertaz gozatua ostiraletik igandera bitartean:

 

Abuztuak 30, ostirala

(17:30-19:30 bitartean Ekain guraso elkartekoak umeen bazkarirako txartelak saltzen egongo dira udaletxe azpian)

18:00 “Gabe” klown kale antzerkia, kiroldegiko aterpean.

19:00 “Slow times” blues band, Portaleko terrazan.

 

Abuztuak 31, larunbata

11:00 XXXVII. Ondarbasora Igoera.

Eguerdian Bertso poteoa: Sustrai Colina, Aitor Bizkarra eta Bittor Altube.

12:00 Txupinazoa, gaztetxean. Ondoren, Elkartasun argazkia.

(12:00-14:00 bitartean Ekain guraso elkartekoak umeen bazkarirako txartelak saltzen egongo dira udaletxe azpian)

13:00 Ondarbasoko igoeraren sari banaketa, Laranjadin.

14:15 “Antton ao pobo” herri bazkaria, plazan.

17:00 Dj festa, kiroldegiko atarian: HGS, Costmix eta 3re.

18:30 Sakatu elektrotxaranga.

22:00 Bengo + Goxua’n salsa, Laranjadi plazan.

23:00 Dj Murxi gaztetxean.

 

Irailak 1, astelehena

10:00 Idiakaitz txistulari taldearen diana.

12:30 Meza.

13:15 Herriko zaharrenei oroigarri banaketa Foru plazan. Aurtengo omenduak: Angela Makazaga Barrutia eta Ignazio Aizpurua Manzisidor. Herrian bizi diren 85 urteko guztiei ere omenaldia egingo zaie eta oroigarriak eskainiko zaizkie. Ekitaldia Idiakaitz Txistulari Taldeak eta Itxaropena dantza taldeak alaituko dute.

14:30 Bazkaria, Jubilatu etxean.

17:00 Herri kirolak, frontoi zaharrean. Aizkolariak: Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi. Harri jasotzaileak: Udane Ostolaza, Elene Ostolaza, Jon Unanue “Goenatxo II” eta Jokin Eizmendi. Esataria: Joxe Angel Sarasola.

19:00 Arineketan (Jagoba Astiazaran + Iñar Sastre), Laranjadin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide