Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Urriaren 7tik 20ra, Zestoako KZgunea zabalik egongo da. KZgunea informazioaren eta komunikazioaren teknologietan trebatzeko zentroen sare publikoa da eta oinarrizko azpiegiturak herritarren eskura jartzeaz gain, aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen du. Gainera, BakQ, herritarrentzako identifikazio elektronikoaren edo Metaposta zerbitzuren tramitazioak ere egiten dira bertan.
Zerbitzua goizeko 09:00etatik 13:00etara zabalduko da kultura-etxean kokatua dagoen KZguneko gelan eta erabili ahal izateko hitzordua eskatu behar da 945 062 555 telefonoan edo https://www.kzgunea.eus/eu/aldez-aurreko-hitzordua webgunean.