Albisteak

[LAN ESKAINTZA] Danbolineko koordinatzaile izateko langile bila gabiltza

Danbolinen lan egin nahi?

Eskaintzaren deskribapena:
· Sei orduko lanaldia (ordutegi malgua, hilean bi asteburutan lana)
· Hasiera data: Urtarrilak 1
· Lantokia: Zestoako Kultur Etxea

Zereginak:
· Lan talde kudeaketa eta kolaboratzaile taldearen dinamizazioa
· Elkartearen kudeaketa administratiboa
· Publizitatea kudeatzea
· Herriko eragileen proiektuetan parte hartzea
· Aldizkariaren banaketa

Kontuan hartuko da:

· Zestoarra izatea edo Zestoa ezagutzea
· Kazetaritza, komunikazioa edo pareko ikasketak edota kazetari gisa esperientzia izatea
· EGA edo baliokidea
· Izaera dinamikoa
· Danbolinen eta herriko taldeetan parte hartu izana
· Sare sozialak menderatzea
· Ezagutzak: Argazkilaritza edo/eta bideogintza, Photoshop, Premier, Quark, InDesign…

*Gidabaimena izatea beharrezkoa izango da lanpostu honetarako

Denon proiektuaren parte izan nahi baduzu eta zure ekarpenek Danbolin aberastuko dutela uste baduzu, ez galdu aukera eta bidali zure curriculuma info@danbolin.eus helbidera, urriaren 16a baino lehen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide