Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoa eta Urepeleren arteko senidetzea tarteko, Zestoa Eguna ospatzen ari dira gaur, larunbata, Urepelen. Autobuskada joan da Zestoatik bertara. Agiro Mendi Taldeko kideek Zestoa eta Urepel arteko ibilbidearen azken zatia osatuko dute, Artesiatik 17 kilometroko bidea eginez, oinez bertaratu dira Urepelera.
Goizeko 11:00etan hasi dira ospakizunak. Aldude-Urepeleko Klika, Zestoako txaranga eta Itxaropena Dantza Taldearen emanaldiarekin. Oskar Alberdi eta Aitor Salegi bertsolari zestoarrak batu zaizkie hango Haira Aizpurua eta Amets Arzallusi eta saiotxoa egin dute. Eguerdiko 14:00etan bazkari herrikoia izan da eta ondorenean egingo dute beste saio bat.
Arratsaldean, 17:00etan, pilota partidak jokatuko dira. Esain-Uhalde eta Sasiain-Agirre pilotariek Aldude eta Zestoa arteko desafioa jokatuko dute. Ondoren, Urmeneta-Ladis Galartza eta Mikel Goñi-Pascualen arteko partida izango da. Jaia Kontrabanda taldearen kontzertuarekin amaituko da.