Albisteak

Zestoa Osasuntsu egitasmoko ikasturte berria martxan ostegunetik aurrera

Ostegunea, urriaren 10ean, Zestoa osasuntxuko ibilbide txikia egingo dute. 10:30ean hasiko da txangoa kiroldegi aurrean. Bi kilometroko ibilbidea egingo dute, kiroldegitik, Alonderora, Ekainberriko parkingetik pasa, Lili jauregia eta Lau iturrik kiroldegira itzuliko dira berriz. Gurpildun aulkiarekin egin daitekeen ibilbidea izango da. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide