Albisteak

Arroa bira egingo da urriaren 27an

Ohiturazkoa den Arroabira antolatu du Ezkaizto Auzo Elkarteak hurrengo iganderako, urriak 27.

Bi pasealdi aukera proposatzen dituzte, luzea 14 kilometrokoa izango da eta goizeko 9etan abiatuko da Arroabeko plazatik. Honako ibilbidea izango du: Arroabea, Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroa Goia, IbaƱarrieta, Sanlorente, Agote eta Arroa behera itzulera. Ibilaldi motzak ordea 5,7 kilometro izango ditu eta goizeko 10:30ean aterako da plazatik. Zuzenean San Lorentera hurbilduko da eta bertan bi ibilbideetako partaideak elkartuko dira, talde argazkia ateratzeko. Agotetik itzuliko dira Arroabeara txangoari amaiera emanez. Ibilbidea bizikletan egin nahi dutenek ere hitzordua 9:00etan jarri dute plazan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide