Albisteak

Klimari eta energiari buruzko Urola Erdiko planak herritarren parte-hartzea behar du

Urola Erdiko energia mahaiak, Iraurgi Berritzenekin batera, Klima eta Energia plana berrikusi du. Eskualdeko emisioak eta klima-mehatxuak aztertu ondoren, ekintzaren lehen zirriborroa egin da.

Orain, herritarren parte-hartzea funtsezkoa da plana osatzeko. Iraurgi Berritzen-en eta eskualdeko udalen webguneetan online galdetegi bat jarri da eskuragarri, eta bertako bizilagunak eta sektoreak beren ideiak eta iritziak ematera gonbidatu dira. Guztion lankidetza funtsezkoa da etorkizun iraunkorragoa sortzeko.

Industria sektorea: https://forms.gle/o37yVZQAcCVnUcbQ6
Zerbitzuen sektorea: https://forms.gle/GujJZvnVAK4J5A3HA
Herritarrak eta elkarteak: https://forms.gle/ooJipj2KUYikBBrD9

Energia-mahaitik herritarrak gonbidatu nahi dira online galdetegia betetzera eta prozesuan parte hartzera, zenbat eta iritzi eta ekarpen gehiago jaso orduan eta osatuago eta egokiago izango baita Klima eta Energiari buruzko Plana.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide