Albisteak

Gau Beltzarekin lotuta egitarau zabala antolatu dute Zestoan

Datorren ostegunean, urriak 31ean, gau beltza ospatuko dute herrigunean. Eguna iritsi bitartean, gaia lantzeko, askotariko ekintzak antolatu dituzte adin guztietako haurrentzat, Barbantxo eta Gaztelekuarekin batera. Egunean bertan, antolatzaileek bertaratutakoei etxeko arropa zaharrekin mozorrotuta etortzera animatzen dituzte.

 

Urriak 23, asteazkena
17:00etan: Barbantxon eskulanak (HH)

Urriak 26, larunbata
17:30ean: Sukaldaritza tailerra Gaztelekuan (DBH)

Urriak 27, igandea
17:00etan: Beldurrezko filma Kultur Etxean.

Urriak 29, asteartea
16:45ean: Zapiak eta eskulanak Gaztelekuan (LH1 eta LH2)
17:30ean: Kontaidazu ipuin bat Liburutegian(HH)

Urriak 31, osteguna
17:00etan: Zapiak eta eskulanak Gaztelekuan(LH3)
19:00etan hilerritik, kalejira kandelekin.
Ipuin kontalaria Arkupetan eta ondoren gaztaina erreak plazan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide