Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzegik Gipuzkoako herritarrak gonbidatu ditu, bereziki 55 urtetik gorakoak, boluntariotzarekin bat egitera, “Orain duzu aukera” lelopean. Historikoki boluntario gazteak izan dituen arren, 50 urtetik gorako pertsonek beren lanean izan duten eragina nabarmendu du erakundeak. Kanpaina gaur aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian, Josean Idoeta presidentea eta Kutxa Fundazioko eta Gizarte Politikako ordezkariak bertan zirela. Ekimenaren ekitaldi nagusia azaroaren 5ean izango da, Donostiako Antzoki Zaharrean, 943423942 telefonora deituta.