Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Arroabeko Elkargunea goraino bete zen atzo Sakulupe guraso elkarteak antolatutako Arimen Gauari hasiera emateko. Horrez gain, bizkotxo lehiaketa ere antolatu zen eta etxean egindako zapore eta sormen ukitu bereziak zituzten 23 bizkotxok hartu zuten bertan parte. Izaro Isidrok zapore onenaren saria irabazi zuen, eta Axa Izpisuak, berriz, dekorazio onenarena.
Ipuin saioaren ondoren, mozorro desfile koloretsuak, antortxak eskuan, auzoa zeharkatu zuen frontoira bidean. Han, musikak lagunduta txokolatada eta lehiaketako bizkotxoak jateko aukera izan zen.
Ospakizuna amaitzeko, elizako aterpean photocall dibertigarria egin zuten, Arroabeko gau magikoko mozorroak eta oroitzapenak betikotzeko.