Albisteak

Bandak RocKalean taldearekin batera eskainiko du kontzertua Santa Zezilia egunean

Datorren ostiralean, azaroak 22, Zestoako Bandak Santa Zeziliako ohiko kontzertua eskainiko du Musikarien Egunaren omenez. Hitzordua 20:00etan izango da kiroldegian eta sarrerak 5 eurotan daude eskuragarri Laiak dendan eta turismo bulegoan.

BeƱat Etxabe taldearen zuzendariaren arabera, emanaldi hau urte osoan zehar egindako lana ospatzeko aukera paregabea da bandako kideentzat eta, aurtengo edizioan. Errenteriako RocKalean taldearekin elkarlanean egingo dute emanaldia, izan ere taldeak bandarekin uztartzeko proposamena zeukan. Errepertorioak euskal musikaren klasikoak eta nazioarteko rock arrakastak bilduko ditu, besteak beste “Deep Purple” eta “Xalbadorren Heriotzean” bezalako pieza ezagunak.

Zestoako Udalak diruz lagundutako jarduera da, eta bildutako dirua bandaren irabazi-asmorik gabeko gastuak estaltzeko baino ez da erabiliko. Ordu eta erdi inguruko iraupena izango du, eta herritarrek, musikazaleek eta rock zaleek bertan izatea espero da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide