Albisteak
Eromen Produkzioak Euskal Antzerki Topaketak itxiko ditu “Sorginen Baratza” antzezlanarekin Azpeitian igandean
— 2024-11-22Asteburu honetan, Euskal Antzerki Topaketei amaiera emateko, Publikoaren Saria banatuko da eta “Sorgin Baratza” Eromen Produkzioak taldearen lana taularatuko da, Amancay GaztaƱaga aktore eta zuzendari zestoarrak zuzenduta.
Emanaldia igandean izango da, 19:00etan, Azpeitiko Soreasu antzokian, eta Eromen Produkzioak taldearen parte diren 35 lagunek osatuko dute, denak GaztaƱagaren zuzendaritzapean.
Sorgin Baratza antzezlanak eszenaratze zirraragarri eta hunkigarria eskaintzen du, euskal antzerkiaren onena bildu duten topaketei amaiera bikaina emateko. Zestoatik, antzerkizale guztiak animatzen dira ikuskizun honetara joan eta gozatzera.
Antzezlanaren sinopsiak honela dio: Mundua bitan zatiturik dago; alde batetik, botere militarra eta politikoa dago; eta bestetik, artistikoa eta humanista. Liskar amaigabe batean bizi dira bi talde horiek. Baina, egun batean, bien arteko gatazka aldatu dezakeen zerbait gertatzen da. Zer gertatuko litzateke liburu batek munduko sekretu eta gertakizun guztiak gordetzeko eta aurreikusteko ahalmena izango balu? Informazioa boterea da. Noren eskuetan geldituko da?
Sarrerak erosi nahi dituenak hurrengo estekan aurkituko ditu: Antzerki topaketetako sarrerak
Egin zaitez bazkide