Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Atzo, azaroak 20, bertso afaria egin zen Narrondoko elkartean. Iker Zubeldia eta Joanes Ilarregi izan ziren afarian giroa jartzeko gonbidatutako bertsolariak. Gure Ametsa elkarteko kideek bertaratutako guztiei eskerrak luzatu nahi izan dizkiete, izan ere adin guztietako jendeak parte hartu zuen, guztira 60 lagun inguru. Aurretik egindako poteotik eta afalondo-arte giro alaia egon zela nabarmendu dute bertaratutakoek.