Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekintzan betea izan dute Gurutze Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak pasa berri den astea. Bingoa eta karta jokoaz gain, gaztaina jana eta ibilalditxoa ere egin dituzte. Atzo, asteari amaiera ona emateko, ia ehun lagun elkartu ziren Gurutze tabernan. Bazkalondoren, 85 urte betetzen dituzten elkarteko kideei agiri bat banatzen zaie oroigarri modura. Aurten hamar ziren baldintza hau betetzen zutenak eta hauetatik zazpi bertaratu ziren.