Albisteak

Durangoko Azokako 59. edizioan zestoar ugari

ARGAZKIA: Durangoko Azoka

Gaurtik hasi eta igandera bitartean ospatuko da Durangoko Azokaren 59. edizioa.  Euskal Herriko musikari, aktore zein idazleen lanak izango dira bertan eta horien artean, Zestoako hainbat sortzaileren lanak ere aurkituko ditugu. Egitarauaren parte izango direnak hurrengoak dira:

Amancay Gaztañaga
Martin Martina trilogia aurkeztuko du, abenduaren 8an, Ahotsenea literatura gunean, 13:30ean. Liburuak sinatzen gaur bertan, abenduaren 5ean egongo da, 16:00etatik 18:00etara eta abenduaren 8an, liburuaren aurkezpenaren aurretik, 12:00etatik 13:30era, egongo da Elkar argitaletxearen postuan (Artekale 68). Bere liburuak aurkezteaz gain Gaztañagak, baDAbil! Zuzeneko podcastean parte hartuko du abenduaren 8an, 11:00etatik 12:00etara.

Aiora Urbieta
Bihar, abenduaren 6an,  Gure gorputza eta etxean burujabe liburua aurkeztuko du 16:30ean Talaia-Durangoko Museoa gunean eta jarraian 17:00etatik 19:00etara, Elkar argitaletxearen postuan (Artekale 68) egongo da liburuak sinatzen.

Pako Aristi
Abenduaren 7 larunbatean  Uztapide eta Xalbador. Bi adiskide mugaz gaindi liburuaren inguruko mahai-ingurua izango da. 19:00etan hasiko da Talaia Landakogunean. Ekitaldian, Pako Aristi idazleak, Xole Aire Urepeleko alkateak, Mikel Arregi Zestoako alkateak eta Eneko Bidegain Aire euskal idazle, kazetaria eta Xalbador bertsolariaren ilobak hartuko dute parte.

Ezpalak
Ezpalak taldeak, Plateruena aretoan, Gatza bere azken albuma aurkeztuko du abenduaren 7an 20:20tik 20:50era. Diskoak saltzen eta sinatzen Ezpalaken postuan (Musikaren plaza 027) egongo dira.

Garikoitz Mendizabal
Gaur, abenduak 5, Euskal Herriko Txistularien Elkarteko postuan (Musikaren plaza 019) izango da sinadurak eskaintzen, 16etatik 18:00etara.

Hauetaz gain, naiz eta egitarauan parte ez hartu, zestoarren hainbat eta hainbat lan aurkitu ahal izango dira azokan zehar. Jagoba Astiazaranen, Arineketan Euskal Herriko Txistularien Ekarteko postuan (Musikaren plaza 019), Nerea Mendizabal idazleak bere postua izango du (Artekela 017), Jon Artanoren Juana Elkarren postuan (Goienkale 060-068), Aitor Huergoren Ganbarako doinuak  Molatu Produkzioaken postuan (Musikaren plaza 046) Rodeo taldekoen musika lanak Bombereneako postuan jarriko dira salgai eta taldekideak ostiral arratsaldean izango dira bertan 15:00etatik 20:00etara.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide