Albisteak

Gabonetako errezetak egiten ikasteko tailerrean izena emateko aukera dago oraindik

Zestotik Mahaira izeneko zikloaren bigarren edizioa antolatu du Udalak. Abenduan eta urtarrilean zehar izango dira ekintzak eta guztiek agroekologia izango dute ardatz, eta elikadura sistema modu jasangarriago eta osasuntsuago baterantz begirada jartzea dute helburu.

Zikloari Koxinatu sukaldaritza-tailerrek emango diote hasiera. Sukaldaritza saio hauek adin guztietako herritarrei zuzenduak izango dira. Arroabean eta Gaztelekuan haurrentzat saio bana egingo da, baina jada beteta dago saio hauetarako izen ematea.

Helduentzat ere egingo da saio bat gabonetako errezetak egiten ikasteko, abenduaren 18an, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean, jubilatuen tabernan. Saio honetan izena emateko aukera bada oraindik. Horretarako azken eguna abenduaren 15ean, igandean, izango da eta ingurugiro@zestoa.eus helbidera idatzi beharko da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide