Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoako bandak Gabonetako abesbatzaren laguntzarekin kontzertua eskainiko du gaur, asteartea, 13:00etan, elizan. Guztira bederatzi pieza joko ditu bandak eta sei, zazpi eta zortzigarren kantuetan lagunduko du Gabonetako Abesbatzak Jagoba Astiazaranen gidaritzapean. Bandako zuzendari lanak Beñat Etxabek egingo ditu. Arratsaldean, 17:00etan aterako da Gabon abesbatza kantuan San Juan egoitzatik.
Ondorengoa izango da kontzertuko egitaraua:
1. Olenzaro – Mocoroa y Beobide
2. The Spirit of Christmas – Jacob de Haan
3. Waltz N°2-D. Shostacovich (mold. A. Waignein)
4. A Christmas Festival – Leroy Anderson
5. A Christmas Dance Party N°1-Michel Barros
6. La Gitanilla – E. Almandoz (moldaketa Jagoba Astiazaran Korta)*
7. Olentzero – (moldaketa Jagoba Astiazaran Korta)*
8. Hator Hator -T. Aragües eta J. Guridi (moldaketa Beñat Etxabe)*
9. Marcha Radetzky – J. Strauss (moldaketa Renato Morena)
*Gabonetako Koruarekin